| Zer da Bizkairol? Bizkairol, Bizkaiko Rol, Estrategia eta Simulazio Elkarteen Federakundea da, eta esparru hauetan mugitzen diren elkarte guztiak bildu nahi ditu, elkarrekin harremanetan jartzeko eta beren funtzionamendua hobetzeko asmoz. Hasieran zazpi elkartek osatuta, Bizkairol federakunde irekia da, eta bere laguntzapean lan egiten duten eta aurkitzen diren elkarteen zerrenda handiagotu nahi du. Horrela, Bizkairolen helburu nagusia, rol jokoetan, hau edozein dena era, iharduten duten elkarte guztiak elkarrekin harremanetan jartzea da. Honekin, elkar lagundo eta elkarrekin lan egin dezakeen zaletasun sendo bat lortu nahi da, rol jokuak aisialdirako aukera osasuntsu bezala hedatu eta finkatzeko. |